Itxi

kultura

Oinarriak

Kulturaren Euskal Kontseiluak ontzat eman du 2011rako lan-plana

Erredakzioa

700 ekarpen aztertu dira, eta horiek oinarri hartuta definitu dituzte 2011rako lan-planaren oinarriak. Martxoa bukatu baino lehen amaituko dute plan hori.

Bilboko Euskalduna Jauregian bilkura egin ondoren, Kulturaren Euskal Kontseiluak ontzat eman du talde eragileak martxan jartzeko Eusko Jaurlaritzako&' || 'nbsp;Kultura Sailak egin duen proposamena. Jasotako 700 ekarpenak ere aztertu dituzte bileran, eta horiek oinarri hartuta ezarri dira 2011rako lan-planaren oinarriak.

Hainbat erakundetako lau laguneko taldeak sortuko du lan-plan hori, martxoa bukatu baino lehen. Gainera, zeharkako talde ugari sortzea erabaki dute, ''''sormena, berrikuntza, euskara, genero-politika, kulturen arteko harremana eta gazteek kulturarekin duten lotura'''' lantzeko.

Aurten 45 lan-bileratatik gora egingo dituzte lan talde honetako kideek, ''''kasuan-kasuan garrantzi hanienekotzat jotzen diren ekimenen, eta agenteek
eta herritarrek proposatzen dituzten ekintzen lehentasunak finkatzeko eta haien jarraipena egiteko''''.