Itxi

kultura

110. urteurrena

Bilboko Arte Eder Museoak doako sarrera izango du Gabonetan

Agentziak | Erredakzioa

Publikoak doan sartzeko aukera izango du abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra bitartean, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an kenduta; izan ere, hiru egun horietan museoa itxita egongo da.

  • Bilboko Arte Ederren Museoa. Artxiboko irudia: EiTB

    Bilboko Arte Ederren Museoa. Artxiboko irudia: EiTB

Erakusketetara doan sartzeko aukera emango die Bilboko Arte Eder Museoak bisitariei Gabonetan. Museoaren 110. urteurrena ospatzeko azken ekimena izango da.

Era berean, eraikin zaharreko ate nagusia zabalduko dute urteurrena ospatzeko. 40ko hamarkadaren bukaeratik bilbotarrak bertatik sartzen ziren museora. 70ko hamarkadan sarrera nagusia Chillida eta Arriaga plazetara aldatu zuten.

Publikoak doan sartzeko aukera izango du abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra bitartean, abenduaren 25ean (Eguberri eguna) eta urtarrilaren 1ean (Urteberri) eta 6an (Errege-eguna) kenduta; izan ere, hiru egun horietan pinakoteka itxita egongo da, museoak agiri batean zehaztu duenez.

Bestalde, indigaztainondo zuri bat berriz landatu du Museoak. 2001ean landatutakoa urtebete geroago ihartu eta hil zen. Casilda Iturrizar parkera ematen duen eraikin zaharraren hegalean jarri dute, kristalezko galeria berriaren aurrean.

Azkenik, museoaren 110. urteurrena ospatzeko, Gabonetako apaingarriak berreskuratu ditu Bilboko pinakotekak, Iberdrolaren lankidetzarekin.