Itxi

kultura

Aurkezpena

Donostia Kultura, Sarera begira

Erredakzioa

Hiriaren eta bere inguruko kultur sektorearen plataforma digitala izateko sortu dute donostiakultura.com.

Donostia Kultura k bere webgune berria aurkeztu du, hiriaren eskaintza kulturalaren estrategia berriaren baitan.

Horrela, nobedadeen artean, oinarri teknologiko berrituak daude eta baita hiritarren bilaketa-logikaren araberako edukien berregituratzea ere. Gainera, webgunea, sare sozialak eta multimedia komunikazioa batzen ditu. Horrela, beste agente eta hiritarrei (publiko zein pribatu) irekitako proiektua da.

Lanean dagoen webgunea da (Beta fasean, azalean azaltzen denez) eta eduki berriak jasoko ditu ditu aurrerantzean:&' || 'nbsp;San Telmo museoarena (martxoan), San Miguel Donostikluba musika zirkuituarena (martxoan), Literaktum literatur jaialdiarena (apirilean eta maiatzean) eta beste asko. Gainera, hiriko beste kultur agenteen agendak ere bilduko ditu&' || 'nbsp;(Kursaal Fundazioa, Tabakalera, Kutxa, etab.).