kultura
Goya sariak
Jesus Vidalek ohorezko sakea egingo du Anoetan
Agentziak | Erredakzioa
Realak data jarri beharko du orain Vidal Anoetara joateko ohorezkoa sakea egitera.
-
Jesús Vidal, ganador del Goya al Mejor Actor Revelación en "Campeones". Foto: EFE
'Campeones' filmagatik gizonezko aktore berri onenaren Goya saria jaso berri duen Jesus Vidalek ohorezko sakea egingo du Anoetan, gustukoen duen futbol taldearen zelaian, Donostiako klubak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez.
Jesus Vidal (Leon, 1973) Donostiako futbol taldearen jarraitzailea da, aitak "7 edo 8 urte zituela" jantzi osoa oparitu zionetik.
Aktoreak Kazetaritza master bat egin zuen EFE Agentziako Kirol sailean, eta albiste agentzia horri egindako elkarrizketa batean esan zuen Real Sociedadeko jarraitzaile sutsua zela. Talde txuri-urdinak gonbidapen ofiziala egin zion zelaian izateko, hori baitzen bere ametsetako bat.
Vidal Anoetan izan zen irailaren amaieran, eta klubak bere izen-abizenak eta 4. zenbakia zituen elastiko bat oparitu zion. "De Pedro, Kovacevic, Pikabea, Loren... jokalariak modu oso solidarioan jokatzen ikusten hazi nintzen", esan zuen orduan Vidalek.
Realak data jarri beharko du orain Vidal Anoetara joateko ohorezkoa sakea egitera.