Itxi

kultura

Heriotza

Karl Lagerfeld moda-diseinatzailea hil da

Agentziak | Erredakzioa

Besteak beste Chanel etxearentzat lan egin zuen alemaniarra Parisen hil da, 85 urte zituela.

  • Karl Lagerfeld

    Parisen hil da moda-diseinatzailea. Argazkia: http://www.ipernity.com/doc/14900 Siebb.

Karl Lagerfeld moda-diseinatzaile alemaniarra gaur, otsailak 19, hil da, Paris Match aldizkariak iragarri duenez.

Agerkari horren arabera, Lagerfeld astelehen gauean ospitaleratu zuten, eta astearte goizean zendu da. 1983tik, Chanel moda etxearen zuzendaria zen.

Marka, diotenez, adineko aberatsen erreferentzia huts bihurtzeko arriskuan zegoen orduan, baina, Lagerfelden eskutik, goi joskintzako etxe baliotsuenetako bat bilakatu zen.

Hala ere, Lagerfeldek bere burua ere bihurtu zuen marka, eta bildumak egin zituen Fendi LVMHren markarentzat eta bere izena zeramanarentzat. Intuizio artistikoak, negozioetarako gaitasunak eta egoak goi joskintzaren gailurrera eraman zuten, eta lehiakideek eta modeloek miretsi eta gorrotatu zuten.