Itxi

kultura

HERIOTZA

Alan Roy King euskaltzain urgazlea hil da

EITB.EUS

64 urte zituela hil da itzultzaile ingelesa. Hizkuntzalaritzan doktorea, 2003ko urtarrilaren 31tik euskaltzain urgazlea zen.

  • Alan Roy King, ezkerretik hasita laugarrena

    Alan Roy King, ezkerretik hasita laugarrena. Argazkia: Euskaltzaindia

Alan Roy King euskaltzain urgazle eta itzultzaile ingelesa hil da, 64 urte zituela, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.

Lytham St Annes-en (Ingalaterra) jaio zen, 1954ko urriaren 24an, eta Hizkuntzalaritzan doktorea zen (Londresko Unibertsitatea). Gramatika batzordeko kide 1985etik, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n.

Zenbait idazlan idatzi zituen, besteak beste, Atalase maila (1988); The Basque language (1994) eta Colloquial Basque (1996).