kultura
Premiazko bdietik
Jaurlaritzak urtean 12 kontzertutik gora egiteko debekua kentzeko bidea hasi du
eitb.eus
Segurtasun Sailak premia bidez ekin dio Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Dekretua aldatzeko prozesuari. Tabernetan urtean 12 jarduera egiteko muga kendu nahi dute.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak prozesua abiatu du Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea Garatzeko Dekretutik baimenik ez duten tabernetan urtean 12 kontzertu baino gehiago egiteko debekua kentzeko, eta alegazioak aurkezteko epea zabaldu du.
Erabakia artistek eta tabernariek muga horren aurka protesta egin eta Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin harremanak izan ondoren hartu dute. Izan ere, “elkarte horrek proposatu zuen hainbat ostalaritza establezimendutako kultura-jarduera osagarriak urtean gehienez 12ra mugatzea”, Jaurlaritzaren arabera.
Jaurlaritzak martxan jarri duen aldaketak hala ezarrita, alegazioak aurkezteko epea ireki da alde guztien iritzia jaso ahal izateko.