kultura
Golardoa
Tomas Yerro irakasle eta idazlearentzat Vianako Printzea saria
eitb.eus
Lerindarraren hautagaitza Nafarroako Idazleen Elkarteak aurkeztu zuen. Maiatzaren 4an emango diote saria, Vianan.
-
Maiatzaren 4an emango diote saria. Argazkia: Efe.
Tomas Yerro idazle eta irakasleak jasoko du 2019ko Vianako Printzea Kultura saria, gaur epaimahaiak eman eta Ana Herrera Kultura kontseilariak zabaldu duen ebazpenaren arabera.
Nafarroako Gobernuak deituta, sari honen helburua da kulturaren arloan ibilbide azpimarragarria egin duten pertsona edo elkarteen lana goraipatzea, nola sormen mailan arte plastikoetan, musikan zein literaturan, hala zientzia, teknika eta ikerkuntzan.
Aurtengo edizioan beste hauek ere izan dira hautagai: La Pamplonesa musika banda, Sagrario Aleman irakasle eta euskaltzaina, Fernando Hualde historialari eta ikertzailea, Raul de la Fuente eta Amaia Remirez zinemagileak eta Atena fundazioa.
Maiatzaren 4an emango diote saria, hiriaren sorreraren zortzigarren mendeurrenean.