kultura
MAIATZAK 18
Doako sarrerak Bizkaiko 38 museoetan, Museoen Nazioarteko Egunaren harian
EITB.EUS
Guztira, 65 bat jarduera antolatu dituzte Bizkaiko 24 udalerritako museoetan. Ekitaldietako batzuk larunbatez egingo dira, baina gehienak asteburua osoan gozatu ahal izango dira.
-
Bilboko Guggenheim museoa. Artxiboko argazkia: Endika Frias
Bizkaiko 38 museok ospatuko dute larunbatean, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna lurraldeko 24 udalerritako erakustegietan doako sarrerak eta berrogeita hamar jarduera baino gehiago eskainiz. "Museoak kulturaren ardatz gisa: tradizioen etorkizuna" lelopean egingo dituzte aurten.
Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak aurkeztu zuen astelehenean Museoen Nazioarteko Egunaren harira prestatutako egitaraua, 38 museo horietako hogei bat ordezkariren batera, Bilboko Arkeologi Museoan.
Hauek dira ekimenarekin bat egin duten 38 museoak:
Bilbo: Arkeologi Museoa, Athletic Club Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Bilboko Berreginen Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Eleiz Museoa, Euskal Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Aste Santuko Pasoen Museoa, Bilboko Vista Alegre Zezen Plazako Zezen Museoa eta Euskararen Etxea.
Abanto-Zierbena: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa.
Bakio: Txakolingunea.
Balmaseda: La Encartada Fabrika-Museoa, Pasioaren Interpretazio Gunea eta Balmasedako Historiaren Museoa.
Berango: Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa.
Berriz: Margarita Maria Museoa.
Bermeo: Arrantzaleen Museoa.
Durango: Arte eta Historia Museoa.
Elorrio: Balentin Berrio-Otxoa Museoa.
Galdames: Loizaga Dorrea. Ibilgailu zahar eta klasikoen museoa.
Gernika-Lumo: Euskal Herria Museoa eta Gernikako Bakearen Museo Fundazioa.
Getxo: Bizkaia Zubia.
Karrantza: Dolomitas Museoa.
Kortezubi: Santimamiñe.
Leioa: Medikuntza Historiaren Euskal Museoa.
Loiu: Andrés de Urdaneta Historia Naturalaren Museoa.
Mañaria: Hontza Museo Fundazioa.
Muskiz: El Pobal burdinola.
Oronoz: Orozkoko Museoa.
Plentzia: Plasentia de Butrón Museoa.
Portugalete: Rialia, Industria Museoa.
Santurtzi: Agurtza Arrantza Interpretazio Zentroa eta Santurtzi Itsasoa Museoa.
Sopuerta: Enkarterrietako Museoa.
Ziortza-Bolibar: Simón Bolivar Museoa.
Doako sarrera duten museoak
Bilboko Arkeologi Museoa: Sarrera eta doako jarduerak maiatzaren 18an.
Athletic Club Museoa: Museorako sarrera doan eta zelairako bisita gidatua maiatzaren 18an.
Bilboko Arte Ederren Museoa: Sarrera doan maiatzaren 18an eta 19an. Audiogida doan, eskuragarritasunaren arabera, eta bisita gidatuak doan, aurrez izena emanda.
Bilboko Berreginen Museoa: Sarrera doan maiatzaren 18an eta 19an.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa: Sarrera doan maiatzaren 18an.
Bilboko Eleiz Museoa: Sarrera doan maiatzaren 18an eta 19an erakusketa iraunkorrera.
Bilboko Euskal Museoa: Sarrera doan maiatzaren 18an eta 19an. Bisita gidatua doan: "Tradizio Industriala: Etorkizunera Begira" maiatzaren 17an.
Guggenheim Bilbao Museoa: Sarrera doan eta doako bisita gidatuak maiatzaren 18an.
Pasio-Irudien Bilboko Museoa: Sarrera doan maiatzaren 18an.
Bilboko Zezen Museoa: Sarrera doan maiatzaren 17an.
Euskararen Etxea (Bilbo): Sarrera doan maiatzaren 18an.
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena): Sarrera doan maiatzaren 18an.
Txakolingunea (Bakio): Sarrera doan maiatzaren 18an.
Hiribilduaren Historia Museoa (Balmaseda): Sarrera doan maiatzaren 18an.
Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa (Berango): Sarrera eta bisita gidatu pertsonalizatuak doan maiatzaren 18an.
Margarita María Museoa (Berriz): Sarrera doan maiatzaren 18an.
Arrantzaleen Museoa (Bermeo): Sarrera doan eta oparitxoa bisitarientzako maiatzaren 18an.
Balentin Berrio-Otxoa museoa: Sarrera doan maiatzaren 18an.
Torre Loizaga, Kotxe Zahar eta Klasikoen Museoa (Galdames): Sarrera doan eta 12 bisita gidatu doan maiatzaren 18an.
Euskal Herria Museoa (Gernika): Sarrera doan maiatzaren 18an. Bisita gidatua doan maiatzaren 17an (aurrez erreserba egitea beharrezkoa da).
Gernikako Bakearen Museoa: Sarrera eta jarduerak doan maiatzaren 18an eta 19an.
Santimamiñe (Kortezubi): Sarrera doan maiatzaren 18an eta 19an.
Hontza Museoa Fundazioa (Mañaria): Sarrera doan maiatzaren 18an eta 19an. Gidatutako doako bisitak museora maiatzaren 18an eta 19an, 12:00etan.
Orozkoko Museoa: Sarrera eta gidatutako bisitak museora doan.
RIALIA, Industriaren Museoa (Portugalete): Sarrera eta jarduera doan maiatzaren 18an eta 19an. Bisita gidatua museora maiatzaren 19an, doan (aurrez erreserba egin behar da).
Santurtziko Itsasoaren Museoa: Sarrera doan maiatzaren 18an eta 19an.
Jarduerak
Jarduera aukera zabala prestatu dute edizio honetarako ere. Ospakizun honetan parte hartzen duten museoen % 97k doako sarrerak eskaintzen dituzte beren instalazioak eta bildumak ikusteko, eta baita doako jarduera berezien programa zabala ere: familientzako tailerrak Arkeologi Museoan (Bilbo), Gernikako Bakearen Museoan (Gernika-Lumo), Rialian (Portugalete) edo Itsasoa Museoan (Santurtzi); ipuin-kontalaria Simon Bolivar Museoan (Ziortza-Bolibar) eta ibilbide kultural bat Enkarterrietako Museoan (Sopuerta).
Era berean, ordaindu beharreko jarduera batzuk eskainiko dira, prezio beheratuetan, adibidez: "Atxuriko Abadia" ihes-aretoa, Eleiz Museoak antolatua (Bilbo); ardo-dastaketa komentatu bat Elena Uriguen sommelierrarekin, Txakolingunean (Bakio); antxoari buruzko hitzaldi bat eta antxoa-dastaketa bat, Euskal Herria Museoan (Gernika), eta "Zerurainoko eskalada eta erorketa askea Bizkaia Zubian", Bizkaia Zubian (Getxo).