Itxi

kultura

Madrilen

Donostia 2016ko hautagaitzaren azken urratsa

Erredakzioa

Kultura Ministerioan entregatu dute hautagaitzaren dossierra. Madrilera trenez joan dira eta han bizikletaz, denak tropelean heldu dira Ministeriora.

Gaur entregatu dute Madrilen, Donostiak 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzaren azken dossierra, Kultura Ministerioan.

30 bat laguneko taldea joan da Madrilera zeregin horrekin. Hautagaitza babesten duten hiru erakundeen ordezkariak, 2016 Bulegoko kideak, eta proiektua babesten duten bateko eta besteko hainbat ordezkari ere bai.

Trenez joan dira guztiak Madrilera. Chamartinetik Recoletosera aldiriko trenean joan dira, eta handik Kultura Ministeriora bizikletaz, denak batera tropelean, taldean lan egiteko duten modua irudikatuz horrela.

Arratsaldeko 15:45 aldera entregatu dute dokumentua, Kultura Ministerioko erregistroan.

"Hiriko gizon eta emakumeek bat egiteko eta elkarrekin lan egiteko aukera da" egitasmoa. "Euskadin bizi dugun egoera politikoagatik oso zaila izaten da hiritarrak egitasmo batean murgiltzea eta hau da gure aukera. Desafio hori dugu eta ezin dugu galdu", esan du Odon Elorza alkateak.

80 ikuskizun baino gehiago, mota askotarikoak, izango dira:&' || 'nbsp;hondartzan egingo diren jardueretatik hasita, Europako Kooperazio Kanpusera:&' || 'nbsp;Bertan "munduko 20 GKE garrantzitsuenak izango dira eta Milurteko Helburuak betetzeko azterketa egingo dute", azaldu du Elorzak.