Itxi

kultura

Balmaseda

La Encartadak euskal moda profesionalen lana erakutsiko du

Agentziak | Erredakzioa

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, La Encartada Balmasedako lantegi-museoak moda erakustaldiak, ikastaroak, musika, showrooma, perfomanceak eta musika eskainiko ditu.

  • La Encartada

    Ostiraletik igandera, moda erakustaldiak, musika, perfomanceak eta beste, Balmasedan

Euskal Herriko bertako eta nazioartetik iritsitako hogei bat moda profesionalek beren lana erakutsiko dute ostiraletik, maiatzak 31, igandera, ekainak 2, “La Encartada. Moda eta Tradizio Garaikideko Topaketetan”, La Encartada fabrika-museoan, Balmaseda Bizkaiko herrian.

Jarduerak La Encartada lantegian egingo dituztenez, bertaratutakoek “XIX. mendeko makinek nola funtzionatzen zuten” ikusi ahalko dute bertatik bertara, moda erakustaldiak eta showroomak ikusteaz gain.

Programan, besteak beste, Eder Aurre Assembly Graz Austriako topaketan bilduma onenaren saria jaso zuten bizkaitar diseinatzaileen desfilea dago, baita Betitxe eta Proyecto Hemenena ere. Halaber, Angel Amorrek kapelagintzari buruzko ikastaroa emango du, eta Ane Takitok zeramikaren inguruko sekretu guztiak azalduko ditu.

Lehenengoz, showroom espazioak denda kolektibo bat hartuko du, pasarelan beren bildumak erakutsiko dituzten sortzaile guztien lanak eskaintzeko.

Gainera, Gala Knorr, Maia Villot eta Maria Rubio bizkaitar artistek beren lanak erakutsiko dituzte makinen gelan, espazio industrialarekin elkarrizketan.