Itxi

kultura

'EITB Kultura 60'

300 saio bete ditu 'EITB Kultura' saioak

Erredakzioa

'EITB Kultura 60' saioak emanaldi berezia egingo du programaren 300. kapitulua ospatzeko.

Askotan, telebistan saioak, pertsonak eta gaiak ziztu bizian agertu eta desagertzen dira gure begien aurretik; hori omen da garaion logika eta ezaugarri nagusia. Horregatik da albiste, oraingoan “EITB Kultura” saioa bezala, telebista saio bat 300. saiora heltzea.

Azken sei urtean, agertu denaren edo agertzear dagoenaren berri ematen saiatu da saioa astean bitan, euskaraz eta gaztelaniaz, modu azkar eta erakargarrian, telebistak berezkoa duen hizkeran.