Itxi

kultura

Omenaldia

Elkanoren mundu bira omenduko dute euskal kostaldean

eitb.eus

Uztaileko lehenengo asterako, hitzaldiak, mahai-inguruak eta estropadak antolatu dituzte ‘Elkanoren Zeruertza’ proiektuaren barruan. Getaria izango da omenaldiaren epizentroa.

  • Elkano Zeruertza

    Elkanoren Zeruertza proiektuak denetariko jarduerak antolatu ditu

'Elkanoren Zeruertza' proiektuak Juan Sebastian Elkanok 1522an burututako mundu bira omenduko du, besteak beste 100 itsasontziko estropada handi batekin, baita bestelako jarduerekin ere: hitzaldiak, ikastaroak...

Getariak, Juan Sebastian Elkanoren jaioterriak, paper garrantzitsua izango du ospakizunotan, eta bertan egingo dute, antolatzaileen arabera, “proiektuko ekintza ikusgarriena”: Getariako portua izango da estropada handiaren eta itsas rallyaren helmuga, uztailaren 6an, larunbata, Getxotik eta Hondarribitik abiatuta.

Itsasontziak Getxotik irtengo dira 09:30ean, eta Gaztelugatxeko Donianen geldialdia egingo dute 11:00etan; bertan, txalaparta eta aurresku emanaldi bat eskainiko zaie ermitatik. Gainera, itsasontziek lore eskaintza egingo dute. Hondarribitik irteten direnek gauza bera egingo dute Guadalupeko santutegian, eta Getariara abiatuko dira 12:00etan. 100 itsasontzik euskal kostaldea zeharkatuko dute, eta 18:30 baino lehen iritsiko dira Getariara.