Itxi

kultura

Ekainak 21 – urriak 20

Vivian Maier ezohiko argazkilariari buruzko erakusketa, Donostian

eitb.eus

"Vivian Maier, argazkilari errebelatua" erakusketa Kutxa Kultur Artegunean izango da ikusgai, urriaren 20ra arte, eta sarrera doakoa da.            

  • © Estate of Vivian Maier, Courtesy of Maloof Collection and Howard Greenberg Gallery, NY.

    © Estate of Vivian Maier, Courtesy of Maloof Collection and Howard Greenberg Gallery, NY.

Vivian Maier (New York, 1926 – Chicago, 2009) estatubatuar argazkilaria hil ondoren egin zen ezagun. Ez zuen inoiz susmatu ere egin bere lanek izango zuten arrakasta, inork ez baitzuen, bizirik zela, argazkilaritzako zuen talentu bikaina aintzat hartu.

Bizitzaren zatirik handiena Chicagon eman zuen emakume honek hainbat familiaren haurrak zaintzen, 1950eko hamarkadatik aurrera, eta bere zaintzapean zeuden umeen argazkiak egin zituen batik bat, baita kaleko eszenenak ere, New Yorken, Los Angelesen eta Chicagon.

Ustekabe bati esker, Chicagori buruzko liburu bat idazten ari zen gizon batek negatibo kaxa bat erosi zuen enkante batean, liburua ilustratzeko ondo etorriko zitzaizkiolakoan, eta balio handiko irudi horiek Vivian Mairrek hartuak zirela konturatu ziren gero.

Donostiako erakusketan 135 argazki daude guztira, sei taldetan banatuta: erretratuak. autorretratuak, formalismoa, kaleko irudiak, haurtzaroa eta koloretako argazkiak.