kultura
UDAKO JAIALDIAK
48 euskal sortzailek hartuko dute parte Edinburgoko jaialdietan
EITB.EUS
Abuztuaren 7tik 18ra bitartean bereziki nabarmena izango da euskal sortzaileen presentzia Edinburgon, epe horretan izango baitira euskal artisten emanaldi gehienak.
-
Emakume bat Eskoziako bandera heltzen. Irudia: Etxepare Euskal Institutua
Edinburgo honezkero murgilduta dago bere udako jaialdietan eta horien baitan, abuztuaren 1tik 25era bitartean, Etxepare Euskal Institutuaren #ScotlandGoesBasque programari esker, arte eszenikoen eta letren alorretako 48 euskal sortzaile izango dira Edinburgh Festival Fringe eta Edinburgh International Book Festival jaialdietan euren lana aurkezteko.
Abuztuaren 7tik 18ra bitartean bereziki nabarmena izango da euskal sortzaileen presentzia Edinburgon, epe horretan izango baitira euskal artisten emanaldi gehienak.
Eskoziar hiriburura bidaiatuko dutenak, Fringe jaialdian parte hartuko duten 2Theatre antzerki konpainia, Tio Teronen Semeak, Krego-Martin Danza, Akira Yoshida, Proyecto Colectivo HQPC eta Atlantik 1050 ikuskizunean esku hartuko duten dantzari eta musikariak izango dira.
Bestetik, Edinburgh International Book Festival jaialdian esku hartuko duten Iban Zaldua, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, Eider Rodriguez eta Danele Sarriugarte idazleak eta Joseba Etxegoien eta Eñaut Elorrieta musikariak ere egongo dira bertan.
Hau izango da jaialdietako programa abuztuaren 7tik 18ra bitartean:
Abuztuak 1-11 / 13-19 / 21-25
15:30 2Theatre: Interbeing. Stories from a current war. Assembly Rooms (Ball Room). Edinburgh Festival Fringe
Abuztuak 7, asteazkena
13:45 Tio Teronen Semeak: FreshCool. Royal Mile Mercat Stage. Edinburgh Festival Fringe
Abuztuak 8, osteguna
11:15 Tio Teronen Semeak: Fresh Cool. Royal Mile Mercat Stage. Edinburgh Festival Fringe
12:15 Basque Showcase: Akira Yoshida (Home); Krego-Martin Danza ((Non) Comfort Zone) eta Proyecto Colectivo HQPC (Habrá que ponerse cachas). Dance Base. Edinburgh Festival Fringe
Abuztuak 9, ostirala
12:15 Basque Showcase: Akira Yoshida (Home); Krego-Martin Danza ((Non) Comfort Zone) eta Proyecto Colectivo HQPC (Habrá que ponerse cachas). Dance Base. Edinburgh Festival Fringe
16:15 Tio Teronen Semeak: FreshCool. Royal Mile Mercat Stage. Edinburgh Festival Fringe
Egunean zehar, 3 une ezberdinetan: Atlantik 1050. Edinburgoko kaleetan. Edinburgh Festival Fringe
Abuztuak 10, larunbata
12:15 Basque Showcase: Akira Yoshida (Home); Krego-Martin Danza ((Non) Comfort Zone) eta Proyecto Colectivo HQPC (Habrá que ponerse cachas). Dance Base. Edinburgh Festival Fringe
12:30 Iban Zaldua & James Robertson: Identity and language exchange. Chejov Vs Shakespeare. Garden Theatre. Edinburgh International Book Festival
15:30 Harkaitz Cano & Jumoke Verissimo: The Bonds That Break Us. Writer’s Retreat. Edinburgh International Book Festival
16:15 Tio Teronen Semeak: FreshCool. Royal Mile Mercat Stage. Edinburgh Festival Fringe
Abuztuak 11, igandea
12:15 Basque Showcase: Akira Yoshida (Home); Krego-Martin Danza ((Non) Comfort Zone) eta Proyecto Colectivo HQPC (Habrá que ponerse cachas). Dance Base. Edinburgh Festival Fringe
12:15 Miren Agur Meabe & Zinzi Clemmons: Living, Loving and Loss. Baillie Gifford Corner Theatre. Edinburgh International Book Festival
18:00 Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, Joseba Etxegoien:Wine and Words. A taste of Basque culture. The Spiegeltent. Edinburgh International Book Festival
21:00 Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte, Eñaut Elorrieta: Unbound: Scotland Goes Bertsolaritza! The Spiegeltent. Edinburgh International Book Festival
Abuztuak 12, astelehena
18:00 Uxue Alberdi, Chiara Maclaverty & Rachel Newton: Throwing voices. The Spiegeltent. Edinburgh International Book Festival
Abuztuak 17, larunbata
19:00 Bernardo Atxaga & Margaret Jull Costa: Sin City Through Basque Eyes. Baillie Gifford Corner Theatre. Edinburgh International Book Festival
Abuztuak 18, igandea
10:00 Eider Rodriguez: Ten at Ten. Writer’s Retreat. Edinburgh International Book Festival
14:00 Eider Rodriguez & Margaret Jull Costa: Translation Workshop. Kimpton Charlotte Square Hotel. Edinburgh International Book Festival