Itxi

kultura

Iruñea

Iruñeko Udalak bertan behera utzi du Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun bat

EITB.EUS

Hilaren 29an eskaini behar zuten ikuskizuna Baluarten, baina Enrique Mayaren Udal Gobernuak bertan behera utzi du, Joxe Mari Agirretxe aktoreak ETBko 'Ahoz Aho' saioan jakinarazi duenez.

Joxe Mari Agirretxe, 'Ahoz Aho'n

Iruñeko Udalak bertan behera utzi du Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek datorren azaroaren 29an Baluarten eskaini behar zuten 'Bizi dantza' ikuskizuna.

Joxe Mari Agirretxe, Aiora Zulaika eta Mertxe Rodriguez aktoreek ETBko 'Ahoz Ahoz' saioan azaldu dutenez, iaz hitzartu zuten emanaldia, baina maiatzeko hauteskundeetan Navarra Sumak lortu zuen alkatetza eta Enrique Mayaren (UPN) udal-gobernuak ikuskizun hori bertan behera uztea erabaki du orain.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek agerraldia egingo dute azaroaren 18an, Katakrak liburu-dendan, gertakari honen inguruko xehetasun gehiago emateko.