Itxi

kultura

Abenduak 7

Durangoko Azoka azken txanpan, baina oraindik, egiteko asko!

eitb.eus

Anjel Lertxundi, Miren Amuriza, Kirmen Uribe, Arkada Social, Skakeitan, Ihesaldia mini seriearen aurkezpena, Ene Kantak, mikroantzerki saioak… azokaren azkenaurreko egunean.

  • Jende andana espero da gaurkoan Landako Gunean. Argazkia: Txelu Angoitia (Durangoko Azoka)

    Jende andana espero da gaurkoan Landako Gunean. Argazkia: Txelu Angoitia (Durangoko Azoka)

Asteburuan bete-betean sartuta, Durangoko Azokako hitzorduak ez galtzeko modukoak dira oraindik. Euskal sortzaileen uzta mugagabeak motz utziko ditu egunak dituen 24 orduak. Zer ikusi antolatzeko laguntza behar al duzu?

Ahotseneko solasaldietan, gaurkoan ere, izen handiko hainbat sortzaile izango dira: Anjel Lertxundi (Itzuliz usu begiak), Miren Amuriza (Basa), Kirmen Uribe (17 segundo), Amets Arzallus eta Ibrahim Balde (Miña), Amaia Apalauza (Ryszard Kapuscinskiren Kristo Fusilarekin liburuaren itzulpena), Beñat Sarasola (Deklaratzekorik ez)…

Zuzenekoetan, Dupla bikoteak Folklore diskoa aurkeztuko du, Iker Laurobak Negua plazaratuko du eta Skakeitan taldeak Ezpainetan odola diskoa eramango du oholtzara.

Areto Nagusian, berriz, “Euskadi Sariak euskal literaturaren kanonetatik at?” mahai-ingurua eskainiko du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak. Parte-hartzaileen artean, Irati Elorrieta, Patxi Zubizarreta, Isabel Etxeberria eta Asisko Urmeneta izango dira, eta J. L. Zabalak egingo ditu moderatzaile lanak. Horren ostean, “Thorwing Voices: Eskozia eta EHren arteko elkarrizketa musikatua” emanaldia emango dute Uxue Alberdik eta Rachel Newtonek.

Irudieneak hainbat emanaldi jasoko ditu, eta esanguratsuenak hauek izango dira: Nora fikziozko filmaren lehen irudiak, Apaiz kartzela filmaren aurre-estreinaldia eta Ihesaldia (Pausokak ETBrentzat ekoitzita) minisailaren lehen atalaren aurkezpena.

Kabi@an, lehengo urteko Sormen Beka DA! irabazi zuen AtopiaRPG rol jokoa izango da protagonista. Zuzenean partida bat ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta, gainera, partida jokatzen ari diren bitartean, podcast bat grabatuko da.

Etxeko txikienek Ene Kantaken kontzertuarekin ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute Saguganbaran. 

Szenatokian, bi egunetan, mikroantzerkien saioak izango dira ikusgai, baina saio horien egun handia gaurkoa izango da; izan ere, 30 emanaldietatik 22 gaur emango dituzte.

Egunari amaiera emateko ardura, 22 urteko ibilbidea duen Arkada Social taldeak izango du. Arrasatearrek Plateruena goitik behera astinduko dute Street Punk doinuekin.

 

AHOTSENEA, SOLASALDIAK

10:30  Hainbat autore. Xangre fanzine literarioa.

11:00  Fito Rodriguez. Fake News (Ultriusque Vasconiae).

11:30  Maria Orcasitas Vicandi, Andrea Perales Fernandez de Gamboa eta Angela Garcia Mardones. Errebelde 50 bider (Erein).

12:00  Miren Amuriza. Basa (Elkar).

12:30  Eneritz Artetxe. Karanbola hirukoitza (EHAZE).

13:00  Ruben Sanchez. Hondarrak (Txalaparta).

13:30  Anjel Lertxundi. Itzuliz usu begiak (Alberdania).

14:00  Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga. Landareak lantzen 2020. (Argia).

14:30  Donosti Ereski Gregoriar Schola. Azken mendeetako gregoriano gipuzkoarra.

16:00  Beñat Sarasola. Deklaratzekorik ez (Susa).

16:30  Amets Arzallus eta Ibrahima Balde. Miñan (Susa).

17:00  Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe. Joana Maiz (Harriet).

17:30  Kirmen Uribe. 17 segundo (Susa).

18:00  Aritz Trueba, Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria. Buyan.

18:30  Eva Illouz. Arimaren etorkizuna. Danele Sarriugarte itzultzaileak aurkeztuta (Katakrak).

19:00  Ryszard Kapuscinski. Kristo fusilarekin. Amaia Apalauza itzultzaileak aurkeztuta (Katakrak).

19:30  Barbara Ehrenreich & Deirdre English. Sorginak, emaginak eta erizainak. Liburua Katakrak argitaletxeko ordezkari batek aurkeztuko du.

 

AHOTSENEA, ZUZENEKOAK

11:00  Habi. Loratu.

11:40  Arima. Metamorphosis.

12:20  Dupla. Folklore.

13:00  Abereh. Laino eta belatz artean.

13:40  Keu Agirretxea. Ura eta bakea.

14:20  Nabil. Eter.

15:00  Iker Lauroba. Negua.

15:40  Serge. Enarak itzuli dira.

16:20  Skakeitan. Ezpainetan odola.

17:00  Saia Goait. Saia Goait.

17:40  Hibai. Trip Tics III-IV.

18:20  Physis vs Nomos. Arraro nioenean.

19:00  Ro. Tenk! eta Ekhitzaltze.

19:40  Leok’k. Alferrik baita.

 

ARETO NAGUSIA

10:30  Una historia de la pelota. J. A. Azpiazu, Martin Anso (Txertoa).

11:00  De la hoguera al lápiz rojo. La censura franquista en el País Vasco. J. M. Torrealdai, Martin Anso (Txertoa).

11:30  Euskararen bidegurutzetik. Kike Amonarriz (Elkar).

12:00  Eguzkilore liburuak egitasmoa: Jentilak eta Xixili. Aritza Bergara, Leire Lekuona.

12:30  Gure bizipoza, guztiona. Bizipoza Elkartea.

13:00  Pape Niang. Hasiera berri bat. Mikel Garcia, Pape Niang (Argia).

13:30  Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa. Josema Azpeitia, Ritxar Tolosa, Txuma Perez (Sua edizioak).

14:00  Umorea koleraren garaian. Luix Martinez, Jordi Cantavella, Elsa Novelle (Brixton Records).

14:30  Marx guztiontzat!. Liburu aurkezpena. (Pamiela)

15:00  Simplicissimus Kabaret. Barrea eta Ikara. Patxo Telleria, Oier Guillan (Tartean teatroa).

15:30  Moio. Gordetzea ezinezkoa zen. Kattalin Miner (Elkar).

16:00  Ez gara neutralak. Gorka Bereziartua (Argia).

16:30  2020ko ilargiaren egutegia. Pello Zabala, Jakoba Errekondo (Argia).

17:00  Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen. Miren Artetxe, Ane Labaka (UEU).

17:30  Euskadi Sariak euskal literaturaren kanonetik at? Irati Elorrieta, Patxi Zubizarreta, Isabel Etxeberria, Asisko Urmeneta. Moderatzailea: J. L. Zabala (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)

19:00  Throwing voices: Eskozia eta EHren arteko elkarrizketa musikatua. Uxue Alberdi, Rachel Newton (Gerediaga Elkartea, Edinburgh IBF).

 

IRUDIENEA

11:00  Arantzazu, harriz herri (25’). Dokumentala. Nabarralde Fundazioa.

12:00  Nora (2’30’’). Fikziozko film luzea. Filmaren lehenengo irudiak. Lara Izagirre – Gariza Films eta La fidéle Production.

12:30  Apaiz kartzela (90’). Filmaren aurre-estreinaldia, work in progress emanaldia. Oier Aranzabal, David Pallarés eta Ritxi Lizartza – Maluta Films.

14:00  Iurretako dantzariak (5’). Dokumentalaren trailerraren aurkezpena. Carlos Iglesias eta Jone Guenetxea – Bideografik - Iurretako dantza taldea

15:00  Horman erlojua duen etxea (104’). Haurrentzako zinema euskaraz. Zineuskadi.

17:00  27zapata.eus (20’). Blogeko bideoen antologia bat. Imanol Epelde.

17:45  Pikuak (30’). Fikziozko websailaren 3 atalen proiekzioa. Maddi Castro.

18:30  Kaleko antzerkia (8’09’’). Film labur dokumentala. Koldo Edorta Carranza.

19:00  Ihesaldia (55´). Fikziozko mini seriea, lehen atalaren estreinaldia. Jabi Elortegi – Pausoka eta ETB.

 

KABI@

11:00  Gure ondarea Wikidata eta Txikipediaren zurrunbiloan

» Ondarea eta idazleak wikidatatzen, zer eta nola? Mertxe Zabala.

» 12:00 Txikipediaren oinarriak eta erabilera. Neguko eskola lehiaketaren aurkezpena. Mikel Arroiabe eta Koldo Biguri.

» 13:00 Ondarea, Wikimedia eta teknologia Mahaingurua.

16:30  AtopiaRPG Rolcast. Zuzeneko rol partida eta   podcast grabazioa.

 

PLATERUENA

12:00  Hautsi bolumena. Bideoklipen zuzeneko saioa Azoka TB lantaldeak ekoiztuta.

23:00  Arkada Social. No retorno diskoa aurkezten.

 

SAGUGANBARA

ARETO HANDIA

11:00  Kaka dantzaria. Dantzaria izan nahi zuen kaka zati baten istorioa. Ipuin kontaketa. 3-7 urteko umeak. Bego Goitia.

12:00  Hazi txiki. Liburu aurkezpena eta kontaketa. 3-7 urteko umeak. Pello Añorga eta Jokin Mitxelena (Zubia-Santillana).

13:00  Azken lanhütarra. 10-13 urteko gaztetxoak. (Erein)

15:00  Ametsen basoa. Liburu aurkezpena eta ipuin kontaketa.  Pello Añorga. 3-6 urteko umeak. (Elkar)

16:00  Ene Kantak. Kontzertua. 2-8 urteko umeak.

17:00  Belardo, ba al zatoz? Komiki tailerra Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilariaren eskutik. 7-10 urteko gaztetxoak.

18:00  Liburu bot. Ipuin kontaketa. 5-11 urteko gaztetxoak.

19:00  Tximeletak hondartzak. Liburu aurkezpena. Maixa Zugasti. 10-13 urteko gaztetxoak (Erein).

ARETO TXIKIA

11:30  Yogipuinak. Ipuin kontaketa. Maite Arrese. 5 urtetik gora.

17:30  Euskarazko jolasak. Tailerra. 3 urtetik gora (Elkar)

SZENATOKIA

12:30  Nundik Nora. Uribarri Atxotegi eta Ane Gabilondo.

13:00  Amatxik dixit. Goitibera antzerki taldea.

13:00 Lolipop. Cecilia Paganini.

13:30  Nundik Nora. Uribarri Atxotegi eta Ane Gabilondo.

13:30  ETAren agiri bulegoa (Dena ez da ETA). Gilkitxaro antzerkia.

17:00  Zom2. Anodino antzerki taldea.

17:00  ETAren agiri bulegoa (Dena ez da ETA). Gilkitxaro antzerkia.

17:30  Amatxik dixit. Goitibera antzerki taldea.

17:30  Lolipop. Cecilia Paganini.

18:00  Zom2. Anodino antzerki taldea.

18:00  ETAren agiri bulegoa (Dena ez da ETA). Gilkitxaro antzerkia.

18:30  Amatxik dixit. Goitibera antzerki taldea.

18:30  Lolipop. Cecilia Paganini.        

19:00  Zom2. Anodino antzerki taldea.

19:00  ETAren agiri bulegoa (Dena ez da ETA). Gilkitxaro antzerkia.

19:30  Nundik Nora. Uribarri Atxotegi eta Ane Gabilondo.

19:30  40 urte eta aldapan behera niek! Txiki.

20:00  Komuneko zulotik. Hamaika buelta antzerki taldea.

20:30  Nundik Nora. Uribarri Atxotegi eta Ane Gabilondo.

20:30  40 urte eta aldapan behera niek! Txiki.

21:00  Komuneko zulotik. Hamaika buelta antzerki taldea.

21:30  40 urte eta aldapan behera niek! Txiki.