kultura
Kultura
Kanon digitala 'aldatu egin behar dela' onartu du Gonzalez-Sindek
Erredakzioa
Ministroak iragarri duenez, "ordezko aukera" baten bila ari dira. Gainera, eta SGAE auziari dagokionez, erakundeak Teddy Bautista baztertzen "ondo" egin duela esan du.
-
Sinderen ustez, kanona "Europako epaiarekin" bat egin behar du. Argazkia: Efe.
Angeles González-Sinde Kultura ministrak onartu egin du kanon digitala "aldatzeko beharra" dagoela eta "Bruselak emandako epaiarekin bat egin" behar duela. Hala ere, Europar Batasunak kanonaren aplikazioaren inguruko talde-hausnarketa egitea promestu duela azpimarratu du.
"Erabiltzaileek eskatutako ordezko konponbidearen bila gabiltza, Gobernuan ere horren alde baikaude", adierazi du Kultura ardueradunak Pedro Perez zine ekoiztetxeen elkarteko presidenteak Nueva Cultura Foroan emandako konferentziaren irteetan.
Gonzalez-Sindek ideia hori helaraziko die kudeaketa erakundeei haiekin izango duen bileran.
Kanonari dagokionez, Pedro Perezek "zolda" dela adierazi du, herritarrek kopia egiten jarraitu nahi dutela, baina herri batek egileei "duintasunez ordaindu" behar diela gaineratu du. "Bestelako formula bat aurkitzeko erronka luzatzen dut, izan ere mundu guztiak bere lanaren ordaina jaso nahi du".
SGAE auzia
Bestalde, Kultura ministraren hitzetan, SGAEko zuzendaritzat "ondo egin du" Teddy Bautista erakundetik baztertzen, izan ere, horri esker "erakundetik eta kargutik kanpo egonda, bere defentsa askoz hobea izango da".
"Jabetza intelektualaren sistemaren" irudi publikoak kezkatu egiten duela esan du Sindek, eta "ustez legez kanpoko gauzak egin dituzten kudeatzaileen jarrerek" egileen eskubideak babesteko martxan jarritako sistema "kutsatu ez dezatela" espero duela gaineratu du.