Itxi

kultura

Uztailaren 23an

Alpha Blondy eta We Are Standard taldeak, Big Festivalen azken egunean

Ane Roteta

Erredakzioa

Biarritzeko jaialdiari amaiera emateko hainbat talde eta DJ izango dira Halle d’Iratyko eta Atabaleko agertokietan.

Aurreko jardunaldien ostean, Biarritzeko Big Festivali agur esateko, gaurkoan ere hainbat agertoki izango dira musikaz gozatu ahal izateko. Aurreko egunetan bezala, 12:00etatik aurrera, talde eta DJ hauek arituko dira: Bazar/Cantine, Little Big, Big Showcase &' || ' DJs, Big Surf Academy eta Bazarette Fooding.


Halle d’Iratyko kontzertuetan, 35 euro ordainduta, talde hauek entzuteko aukera izango da:
20:30 Tarrus Riley
21:45 La Fouine
23:00 Alpha Blondy
00:15 Asian Dub Foundation


Atabalen, 20 euro ordainduta, talde hauek ikusteko aukera izango da, 21:30ean hasita: Adam Kesher, Grandmaster Flash eta We Are Standard. Atabaleko Disco Clubean, berriz, Hip Hop estiloko masterclass bat eskainiko dute. DJ hauek izango dira bertan: DJ Cut Killer, DJ Naughty J eta R-Ash.


Sarrerak ondorengo webguneetan izango dira eskuragarri: Tickemaster.es, Digitick.com, Fnac.com eta Bigfest.fr.