Itxi

kultura

Madrilen

Luis Eduardo Aute kantautorea zendu da, Madrilen, 76 urte zituela

Agentziak | Erredakzioa

Bihotzeko larria izan zuen 2016. urtean. Etxean zaintzen zuten atzo, ostirala, ospitalera eraman zuten arte. Bertan hil da, larunbat honetan, 11:30ak aldera.

1:52
Luis Eduardo Aute.

Luis Eduardo Aute kantautorea, margolaria, eskultorea, poeta eta zinegilea larunbat goizean hil da Madrileko ospitale batean, 76 urte zituela, familiak aditzera emandakoaren arabera. Aute ostiralean ingresatu zuten eta oraindik ez dago argi bere heriotzak koronabirusarekin zerikusia duen ala ez.

"La Belleza" ren egilea (Manila, 1943ko irailak 13) agertokietatik erretiratuta zegon 2016ko abuztuaren 8an bihotzeko larriak eman zionetik. 48 ordu eman zituen koma egoeran.

Ospitale ezberdinetan izan ostean, Aute etxean zegoen, familiakoen zaintzapean, eta atzo, ostirala, Madrileko osasun zentro batera eraman zuten. Bertan hil da, 11:30ean.

Hileta noiz eta nola egingo duten ez dute oraindik argitu, koronabirusaren ondorioz Madrilen hil-kaperak jartzeko baimenak murriztu egin direlako, heriotzaren arrazoia edozein izanda ere.

Autek agertokietan 50. urteurrena ospatu zuen 2015eko abenduan Mexikon emandako kontzertu batekin eta bere ibilbidea errepasatzen zuen olerki-liburu bat publikatuz: "Sexto animal" (Espasa).

Bihotzekoa izan zuenetik, musikariak omenaldi ezberdinak jaso zituen. Ezagutu zutenek bere “onezia, umiltasuna eta konpromisoa” azpimarratu dute.

Autek 75. urte bete zituenean, Sabinak, Serratek, Ana Belek, Silvio Rodriguezek, Jose Mercek edo Miguel Poveda kideek, besteak beste, kontzertu bat antolatu zuten 2018ko abenduan, Madrileko Wizink Centerren, “animo, animalia” lelopean.

Lehenengo pausoak

Luis Eduardo Aute Manilan jaio zen, eta 11 urterekin Madrilera bizitzera joan zen familiarekin. Bertan arkitektura karrerako urte batzuk ikasi zituen.

Kantautorea Marichu Rosadorekin ezkonduta zegoen 1968tik, eta hiru seme-alaba zituen. Musika munduan "Los Tigres", "Los Pekeniques" eta "Los Sonor" taldeetan eman dituen lehenengo urratsak, gitarra jotzen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura