kultura
Europako Kultur Hiriburua
Donostiaren izendapena 'egokia eta objektiboa' izan zen
Erredakzioa
Kultura Ministerioaren txosten baten arabera, 2016an Donostia Kultur Hiriburu izendatzeko hautaketa prozesuan 'irizpide teknikoak soilik' erabili zituzten. Izendapenak polemika handia piztu zuen.
2016an Donostia kultur hiriburu izendatzeko hautaketa prozesua ''egokia, gardena eta objektiboa'' izan zen, Kultura Ministerioak plazaratutako txosten baten arabera.
''Hautaketa erabateko gardentasunaz eta objektibotasunaz egin zen. Lehen fasea zein bukaerako erabakia gehiengo argiz eta nahikoaz egin ziren'', azaldu du Kultura Ministerioak ohar batean. Ohar horretan jasotzen denez, EuropakoBatzordearen ustez, ''epaimahaiak jarraitutako irizpideek hautaketa prozesuakjarraitu behar dituen irizpideekin bat egin zuten''. ''Prozedura zuzentasunez burutu zen'' eta ''irizpide teknikoak soilik'' erabili zituzten proiektuak aztertzeko.Txosten horrek, gainera, Cristina Ortega Nuere epaimahaiko kidearen lana defendatzen du, Donostiako hautagaitzan parte-hartze aktiboa izan ez zuela iritzita. Kordobak 'kutsatuta' egotea leporatu zio Ortega Nuereri.
Donostiarekin batera, beste bost hiriburu ziren finalista 2016an Europako kultur hiriburu izateko: Burgos, Las Palmas, Kordoba, Segovia eta Zaragoza.
Joan den ekainaren 28an eman zuen hautaketa batzordeak erabakiaren berri, eta gogor kritikatu zuten erabakia kanpoan gelditu ziren beste hiriburu batzuetako hainbat ordezkarik. Erabakia ''politikoa'' izan zela salatu zuten, eta epaimahaiaren jardueraren inguruko ikerketa irekitzeko eskatu zioten Gobernuari.