Itxi

kultura

Dantzak

Euskal nabigazioaren urrezko garaiko dantzak ikusgai, Euskalduna Jauregian

eitb.eus

Larunbatean, uztailaren 25ean, 20:00etan, Faustino Aranzabalen koreografiarekin Auditorium-ean eszenaratuko da Kresala Dantza Konpainiaren estreinaldia.

  • “Amoria & Dolore Elkano, lehen mundubira” ikuskizunaren aurkezpena

    “Amoria & Dolore Elkano, lehen mundubira” ikuskizunaren aurkezpena. Irudia: Euskalduna Jauregia.

Euskalduna Jauregiko Auditorium-ak “Amoria & Dolore Elkano, lehen mundubira” ikuskizunaren estreinaldia jasoko du datorren larunbatean, uztailaren 25ean, Euskal nabigazioaren Urrezko Garaiko dantzak erakusten dituen eta Faustino Aranzabalen koreografia duen Kresala Dantza Konpainiaren ikuskizuna.

“Amoria & Dolore” dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan. Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen.

Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

Faustino Aranzabalen dantza zuzendaritzapean eta Enrike Solinisen musikarekin, Kresala konpainiaren “Amoria & Dolore” dantza ikuskizun proposamen berri hau, gizakiaren historiaren ekintza mugarri handienetako batean oinarrituta dago. Dantzariek, herri inspirazioz gorpuztutako arte barrokoaren espresio erakusgarrian, dantza preklasikoko bilduma osatu dute, antzezpena era naturalean eta askean burutuz, 17 eszena dituen ballet hontan akto bakar batean garatua, Esquivel, Iztueta eta Gadesi keinuak eta erreferentzia garbiak eginez. Horrez gain, Artze, Etxepare eta Galeanoren poemek obra goitik bera hezurmamitzen dute, poesia giltzarria bilakatuz. Bertan, euskal antzerki nazionalaren dantza sorkuntza molde berri baten eredua aurkezten da, drama tradizional garaikide berri bat proposatuz, espazio eta denboratik kanpo kokatzen dena.

Sarrerak 27 €-ko kostua dute kudeaketa gastuak barne, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabankeko orotariko kutxazainetan eskuratu daitezke.

#KreoEnTiKultura-ren testuinguruan, https://ticket.kutxabank.es/kreoenti/public/janto/# webgunearen bitartez erosiz gero, 5 euroko beherapena izango dute sarrera bakoitzak. Aplikagarri soilik uztailean, abuztuan eta irailean egingo diren tokiko ikuskizunetarako.