Itxi

kultura

Ego atalean

Roberto Etxeberria eibartarra Cibelesen saritu dute

Erredakzioa

Diseinatzaile gazte onenaren saria irabazi du moda sortzaile gazteenei zuzendutako Ego atal berezian. Bigarrenez saritu dute Eibarko diseinatzailea.

01:48
Roberto Etxeberriarentzat diseinatzaile gazte onenaren saria Cibelesen
Roberto Etxeberria diseinatzaile eibartarrak irabazi du aurten diseinatzaile gazte onenaren saria Cibelesen. Bigarrenez jarraian lortu du bilduma onenaren L'Oreal saria Cibelesek moda sortzaile gazteenei eskaintzen dien Ego atalean. Eibartarrak 6.000 euroko saria jasoko du.

'Jour de fête' bilduma aurkeztu du Etxeberriak Cibelesen, Jacques Tati zuzendariaren izen bereko pelikulan oinarrituta. Bertan, eguneko ordu ezberdinetarako jantzitako gizonezkoa erakutsi du. Donostian, Biarritzen edo iparraldeko hiri batean bizi den gizonezkoa da bildumako oinarria, eta kirolean aritzeko, hondartzarako, hamaiketakoaz gozatzeko edo bazkaria zein afarian joateko moduko moda eraman du Eibartarrak Madrilera, look mota ezberdinekin saiatuz.

Distiradun oihalak, marra zuri-urdinak eta koadro ingelesak proposatzen ditu bilduma ireki batean.