kultura
Arte eszenikoak
Zanguango Teatroren 'Bestaldean'ek Kaleko Ikuskizun Onenaren Max Saria jaso du
EITB.EUS
Barsanti euskal konpainiari kendu dio saria, 'Kale gorrian' lanarekin sarirako hautagaia baitzen.
-
Miguel Muñozek jaso du Zanguangoren saria. Irudia: Max Sariak
Zanguango Teatro euskal konpainiak Kale Ikuskizun Onenaren Max Saria jaso du Bestaldean lanagatik Max Sarien XXIII. edizioan, Malagan.
Barsanti euskal konpainiari kendu dio saria, Kale gorrian lanarekin sarirako hautagaia baitzen.
Beste hiru euskal ekoizpen ere antzerki munduko sari ospetsuena eskuratzeko lehiatu ziren, Kukai Dantza taldearen Gauekoak, besteak beste.
'Entzutearen artea' lelopean, XXIII. Max Sariak ezohikoenak izan dira, koronabirusaren eraginez, eta hitzordua arte eszenikoen sektorearen topagune bihurtu da, "pandemiak gogor kolpatu eta gaizki tratatu duena".