Itxi

kultura

Musika

BBK Salaren X. urteurrena ospatzeko kontzertuak, Gazteako webgunean streaming bidez

EiTB

Irailaren 26tik azaroaren 27ra eskainiko dira kontzertuak; tartean, El Columpio Asesino, Zetak, Nøgen edota Ene Kantak taldeen ikuskizunez gozatzeko aukera izango da.

  • Zetak taldea kontzertuan

    Zetak taldea kontzertuan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Datorren udazkenean BBK Salaren X. urteurrena ospatzeko, irailaren 26tik azaroaren 27ra bitartean Gazteako webguneak 18 kontzertu eskainiko ditu streaming bidez.

18 kontzertuko zikloa izango da, hainbat artista ospetsu eta bertoko talentu berri hartuko dituena. Hainbat taldek hartuko dute parte: Espainiako estatuan nabarmentzen diren Los Punsetes, Ana Guerra, El Columpio Asesino, Don Patricio, Los Secretos, Nacho Vegas, Sidonie eta Zetak artistez gain, bertoko talentu berriak ere agertokian izango dira, tartean, Nøgen, Lorelei Green, Hakima Flissi, Xsakara, Bringas, Airu, Garbayo eta Skakeitan. Programazioa osatzeko, ume txikerrentzako bi saio ere eskainiko dira, goizez eta arratsaldez, Ene Kantak eta Baloreak proiektua izango dira ikusgai.

Pandemia dela eta hartu behar diren neurriak kontuan hartuta, kontzertu guztiek edukiera murriztua izango dute pertsonen arteko distantzia bermatzeko, eta aretora sartu eta irtetea mailakatuta egingo da. Jende-metaketak saihesteko; horrez gain, maskara erabiltzea eta eskuak higienizatzea ere nahitaezkoak izango dira. Hori guztia, ikusleek, artistek eta beharginek #KulturaSeguruko hamar jardunaldiz gozatzeko aukera izan dezaten. 

Urteurren honen ospakizuna ahalik eta jende gehienarengana zabaltzeko, kontzertuak aretoan eskaintzeaz gain, Gazteak emanaldi guztiak streaming bidez eta irekian emango ditu.