Itxi

kultura

Heriotza

Quino, Mafaldaren sortzailea, hil da

Agentziak | Erredakzioa

Argentinar umoregile grafikoa 88 urte zituela zendu da Mendozan, jaioterrian.

  • Quino

    1964ko irailaren 29an argitaratu zuen 'Mafalda'ren lehen istorioa Quinok

Joaquín Salvador Lavado Tejón, Quino, argentinar umoregile grafikoa, Mafalda mitikoaren sortzailea, zendu da gaur, Mendozan, 88 urte zituela.

Quinok 1964tik 1973ra sortu zituen bere pertsonaiarik ezagunenaren istorioak, baina gaur egunera arte iritsi dira eta inoiz ez dute gaurkotasunik galdu.

Azken urteetan, alargundu eta 2017an Buenos Airesetik Mendozara egin eta gero, bere lanari egindako hainbat omenalditara bertaratu izan da, nahiz eta osasunez makal egon

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura