Itxi

kultura

Urriaren 21etik 23ra

Euskara Londresera iritsiko da, hizkuntzen azokara

Erredakzioa

Etxepare Euskal Institutuak Londreseko The Language Show 2011 azokan hartuko du parte euskara beste herrialdeetako hizkuntzekin batera nazioartean erakusteko.

  • Euskara Londresera iritsiko da, hizkuntzen azokara

    Etxepare Euskal Institutuaren irudia. Argazkia: EITB

Etxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Londreseko The Language Show 2011 azokan parte hartuko du urriaren 21etik 23ra.

“Euskara, jalgi hadi mundura” erakustokiaren bidez, beste 150 erakusle baino gehiagorekin bat egingo du hizkuntza, kultura eta komunikazioa hizpide dituen azokan.

Aurten, gainera, inoiz baino eskola gehiago eman eta inoiz baino erakustaldi gehiago egingo dira. Horien artean oinarrizko euskara eskolak ere emango dira. Ingelesera itzuli diren euskarazko liburuen katalogoa eskainiko da, eta “Basque spots in London” deituriko mapa aurkeztu eta banatuko da, Londresek euskaldunetik zer duen azaltzeko.

Urriaren 23an Xabi Payak eta Juan Aranak “Make it Basque, make it cool” ikuskizuna eskainiko dute Etxepare Euskal Institutuaren izenean.