Itxi

kultura

Abenduak 5

Zer ikus daiteke Durangoko Azokaren bigarren egunean?

eitb.eus

Diskoen aurkezpenak, kontzertuak, hitzaldiak, filmak... mota guztietako ekitaldiak antolatu dira asteburu honetarako.

  • Durangoko  Azoka, atzo.

    Durangoko Azoka, atzo. Argazkia: EiTB

Durangoko Azoka Euskal Herriko hainbat herritara iritsiko da "Zu non, han DA!" ekimenaren bidez. Ekimen berriak bi ardatz nagusi ditu: Plaza eta Denda. Lehenengoa zuzeneko musikarekin lotuta dago: Durangoko Azokako antolatzaileek hainbat kontzertu antolatu dituzte Hegoaldeko 8 herritan abenduaren 5etik 8ra bitartean.

Bigarren ardatza, Durangoko Azoka amaitzerakoan helduko da, hots, abenduaren 9tik aurrera, urtarrilaren 8ra arte. "Zu non, han DA!" ekimen honen baitan, Euskal Herriko hainbat liburudendatan Azokako produktuak egongo dira salgai, modu presentzialean.

Abenduaren 5erako, mota guztietako ekitaldiak antolatu dira, besteak beste, diskoen aurkezpenak. Egunean zehar bakarkako talde eta artista ezberdinek euren lan berrien berri emango dute.

Musikarekin jarraituz, Gatibu, Liher, Sorkari, Silicies Grizzlies eta Kyxo taldeek kontzertuak eskainiko dituzte arratsaldean Azpeitian, Donostian eta Atarrabian.

Antolatutako hitzaldiei dagokienez, Leire Bilbaok, Asisko Urmenetak, Joseba Larretxek, Miren Agur Meabek, Ane Pikazak eta Antxine Mendizabalek euren lanez hitz egingo dute eguerditik hasita.

Aipatutakoaz gain, 2020an Euskal Herrian ekoitzitako ikus-entzunezko batzuen trailerrak, elkarrizketak, ipuin kontaketa, antzerkia eta mahai-inguruak eskainiko dira.

Egitarau osoa hemen:

HITZALDIAK (denak Landako Gunean)

13:30-14:30: Leire Bilbao

13:30-14:30: Asisko Urmeneta + Joseba Laretxe.

17:30-18:30: Miren Agur Meabe + Ane Pikaza.

17:30-18:30: Antxie Mendizabal.

KONTZERTUAK

16:30: Gatibu. Azpeitia (Soreasu).

18:00: Liher + Sorkari. Atarrabia (Totem).

18:30: Silicies Grizzlies + Kyxo. Donostia (Dabadaba).

IPUIN KONTALARIA

10:30-11:30: Koralaren distira. Landako Gunea.

ELKARRIZKETAK

16:00-17:00: Jakoba Errekondo, Iker Badiola, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre. Landako Gunea.

MAHAI-INGURUA

12:00-13:00: Emakumearen presentzia musikaren industrian, covid-19aren garaian. Landako Gunea.

19:00-20:00: Zergaitik da zuzeneko kultura ordezkaezina?. Landako Gunea.

PELIKULA

14:30: Euskal Herriko ikus-entzunezkoen trailerrak 2020. Streaming bidez.

AURKEZPENA

10:30-11:30: Loreri gorriena. Landako Gunea.

ANTZERKIA

10:30-11:30: Itsas hariak. Landako Gunea.

DISKO AURKEZPENAK (denak Plateruenan)

11:00-11:30: Habi, Koloreak.

12:00-12:40: Amirante, Bat edo hiru.

13:15-13:50: Izatefaltsua, Amorru bizia.

14:30-15:00: XSakara, Ilargiaren semea 1619.

15:30-16:15: Moxal, Arrebetxe.

16:45-17:20: Mihise, Kronik@.

18:00-18:30: Bulego, Bulego.

19:00-19:40: Marlik, Azaletik ezabatu baino lehen.

20:15-20:50: Bizarro, Deshumanizazioa.