Itxi

kultura

ABENDUAK 6

Zer topatuko dugu Durangoko Azokaren 3. egunean?

EITB.EUS

Musikak protagonismoa hartuko du, beste behin, Durangoko Azokaren 3. egunean, baina bestelako kontuek ere izango dute txoko bat gaur.

  • Durangoko azoka 2020.

    Durangoko azoka 2020.

Durangoko Azoka 2020 hirugarren egunera heldu da. Gaur ere izango da zer ikusia Durangon ez ezik, Euskal Herriko hainbat herritan. Egoerak hala behartuta, COVID-19aren pandemiaren aurreko neurrien eraginez, aurtengo azoka ezberdina izaten ari bada ere, herritarren babes zabala lortzen ari da, beste behin, Durangoko Azoka.

Plateruenera hurbiltzen den orok, gaur ere disko-aurkezpenez gozatu ahal izango du; izan ere, Gatibuk Musikak salbatuko gaitu diskoa aurkeztuko du, Rafa Ruedak Rueda lana eta, Mikel Urdangarinek Izurdeen lekua diskoa.

Kontzertuak ere ez dira faltako gaurkoan, eta aurtengo edizioan egiten ari den moduan, "Zu non, han DA!" egitasmoaren baitan, Euskal Herriko txoko ezberdinetan banatuko dira. Emanaldi guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira eta, besteak beste, Dupla eta Nikotina taldeak arituko dira Ondarroan, Izate Faltsuak eta Rodeo Amurrion, eta Gatom eta J. Martina, berriz, Bermeoko Kafe Antzokian.

Baina musikaz gain, solasaldiak, mahai inguruak, ipuin kontaketa eta irakurketak edo film emanaldiak ere izango dute txoko bat gaurkoan.

Egitarau osoa hemen:

HITZALDIAK (denak Landako Gunean)

13:30-14:30: Joseba Gabilondo. Babel aurretik

13:30-14:30: Josu Ozaita + Joseba Larratxe. Gau beltza

17:30-18:30: Yurre Ugarte. Lilurabera

17:30-18:30 Jule Goikoetxea. Euskal demokrazia patriarkala

19:00 - 20:00 Kimuak 2020

KONTZERTUAK

18:00 Izate Faltsua + Rodeo (Amurrio – Burubio)

18:00 Kaleko Urdangak + Perlata (Atarrabia - Totem)

18:00 Gatom + J Martina (Bermeo – Kafe Antzokia)

18:00 Dena + Habi (Donostia – Dabadaba)

18:00 Brigade Loco + Barne Guda (Gasteiz – Jimmy Jazz)

18:00 Dupla + Nikotina (Ondarroa – Beikozini)

IPUIN KONTAKETA

10:30 - 11:30: Laino txiki, egizu negar poliki  (Durango – Landako)

ELKARRIZKETAK (denak Landako Gunean)

16:00 -17:00: Hemendik: Euskal Herriko 50 objetu ikonikoren istorioak

16:00-17:00: Arantzazuko egutegia, 75 urte

16:00-17:00: Pott Tropikala, 40 urte



MAHAI-INGURUA

12:00-13:00: Euskal Literatura Sorkuntza: eta orain zer? (Landako Gunea)

FILM EMANALDIA

14:30 Pirata Arratoia (Streaming bidez bakarrik)

IRAKURKETA

10:30-11:30: Bartoxeko Olentzero (Durango – Landako)

AURKEZPENAK (denak Landakon)

10:30-11:30: Galtzaundi, Galtzamotz eta Galtzajario

10:30-11:30: Galtzaundi, Galtzamotz eta Galtzajario

10:30-11:30: Xabier Lete ttiki

DISKO AURKEZPENAK (denak Plateruenan)

11:00 - 11:30: Patxuko Nice. Quim-en argazkia

12:00 - 12:40: Fufu. Lerdea

13:15 - 13:50: Basabi. Kronos

14:30 - 15:00:
Addar. Sugarra

15:30 - 16:10: Aguxtin Alkhat. Hutsaren hatsa

16:45 - 17:20: Mikel Urdangarin. Izurdeen lekua

18:00 - 18:30:
Mila Modu. Absurdoaren paradisua

19:00 - 19:40: Rafa Rueda. Rueda

20:15 - 20:50: Gatibu. Musikak salbatuko gaitu