Itxi

kultura

ABENDUAK 8

Zer topatuko dugu Durangoko Azokaren azken egunean?

EITB.EUS

Besteak beste, 12:00etan, Antton Telleriak, Amancay Gaztañagak eta Miren Amurizak bakarrizketa eta hausnarketa ezberdinak plazaratuko dituzte Landako Gunean egingo duten ikuskizun batean.

  • Durangoko Azoka 2019

    Durangoko Azoka 2019. Artxiboko irudia: EiTB

Punta puntako musika kontzertuek amaiera bobobila emango diote Durangoko Azokaren azken edizio honi. Euskal Herriko txoko ezberdinetan arituko dira Sua edo Nogen bezalako talde entzutetsuak.

Eta ez hori bakarrik, eguerdiko 12:00etan, 55. Durangoko Azokaren leloa eta mezuari jarraituz, Antton Telleriak, Amancay Gaztañagak eta Miren Amurizak bakarrizketa eta hausnarketa ezberdinak plazaratuko dituzte, bakoitzak beretik eta bere eginez mezua. Hiruren hausnarketak musikarekin harilkatuko ditu Maite Arroitajauregi "Mursego"musikariak.

Bestalako ekitaldiak ere izango dira Azokaren azken egun honetan, tartean, hitzaldiak, elkarrizketak, film emanaldia edo ipui kontaketa. Gainera, hainbat disko aurketuko dira KORRONTZI & Xabier Amuriza: Koplariak edo Raitx-en Abereek entzungo balute

Egitarau osoa hemen:

HITZALDIAK (denak Landako Gunean)

13:30 - 14:30 Kattalin Miner. Turista klasea

13:30 - 14:30 Ganbila bilduma

17:30 - 18:30 Juan Kruz Igerabide. Noiz arte arrazoi

17:30 - 18:30: Danele Sarriugarte + Amaia Astobiza. Gure historia da etorkizuna


KONTZERTUAK

10:30 - 11:30: Miru, zoriontsu izateko sortu gara

12:00 Ene Kantak (Bilbo – Euskalduna)

17:00 Patxuko Nice (Ondarroa – Beikozini)

18:00 Mihise eta Kaskezur (Donostia – Doka)

18:00 Amorante + Moxal (Gasteiz – Jimmy Jazz)

19:00 Sua (Azpeitia – Sanagustin)

19:00 Nogen (Bilbo – Euskalduna)

IPUIN KONTAKETA

10:30 - 11:30: Liburu baby kluba (Durango – Landako)

IKUSKIZUNA

12:00 - 13:00 Taupadaz TaupaDA! (Durango – Landako)

FILM EMANALDIA

14:30 Euskal Herriko ikus-entzunezkoen trailerrak 2020 (Streaming bidez bakarrik)

ELKARRIZKETAK (denak Landako Gunean)

16:00 - 17:00 Andoni Olariaga. Euskal Matxinada

16:00 - 17:00 Iñaki Egaña. El proceso de Burgos 50 años después

16:00 - 17:00 Pako Sudupe. Emilio Lopez Adan

AURKEZPENAK (denak Landakon)

10:30 - 11:30 Kokojokoa

19:00 - 20:00 Bidegurutzean

DISKO AURKEZPENAK (denak Plateruenan)

11:00 - 11:30 KORRONTZI & Xabier Amuriza: Koplariak

12:00 - 12:40 Haxotz. Lore hilak

13:15 - 13:50 Peio eta Itsua. Jostailua eta harria

14:30 - 15:00 Silicies Grizzlies

15:30 - 16:10 Maria Rivero. Parentesiak

16:45 - 17:20 Raitx. Abereek entzungo balute

18:00 - 18:30 Kohatu. Oskolak

19:00 - 19:40 Braulio

20:15 - 20:50 Pantxix Bidart. eHe