Publizitatea
Itxi

2021/03/09

15:26

kultura

Saria

Donostia Antzerki saria, "Fadoak entzuten zituen gizona" lanarentzat

N. V. | EITB Media

Epaimahaiaren iritziz, Donostian 2020an helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena izan zen Xake konpainiarena.

  • "Fadoak entzuten zituen gizona"

    "Fadoak entzuten zituen gizona"

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXI. Donostia Antzerki Saria. Lan hori da, epaimahaiaren aburuz, Donostian 2020an helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena. Xake Produkzioak konpainiak 12.000 euro eta Juan Luis Goenagaren artelana jasoko ditu.

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 18:30ean, Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldiaren hasieran banatuko dute saria, eta, ondoren, lan irabazlea eskainiko dute.

Epaimahaiaren esanetan, Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanak maskulinitatearen gaia “oso ondo lantzen du eredu desberdinak erabiliz eta emakumearekin lotzen den kantu mota bat, fadoa, abiapuntutzat hartuta”.

Testuari dagokionez, “mamitsua, sakona eta aldi berean umoretsua” dela nabarmendu dute.

XXI. edizioko epaimahaikideak hauek izan dira: Belen Cruz (Euskal Aktoreen Batasuna), Sara Iriondo (EHAZE), Frank Suarez (Euskal Kultur Erakundea), Arantxa Moñux (AISGE), Arantzazu Fernandez (antzerki kritikaria), Kepa Ugartemendia (antzerkizalea), Asier Basurto (publikoaren ordezkaria) eta Iruña Etxeberria (publikoaren ordezkaria).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena