kultura
Moda
Hainbat jarduera 'Modatik'en eskutik, Balenciaga Museoan
Paco Peregrín argazkilariak erakusketa izango du modazko argazkilaritza, sormen prozesua, sortze-bezero erlazioa, ekoizpena eta post-ekoizpena, etab.
-
Modatik. Foto: EITB Kultura
Getariako Cristobal Balenciaga Museoak hainbat jarduera izango ditu urtarrilaren 8ra bitartean, tartean master-classak, erakusketak eta pasarelak, 'Modatik' moda sorkuntzarako eta arte bisualen plataformaren eskutik. Sortzaile berrien lana zabaltzeko eta hausnarketarako plataforma sortzeko helburuarekin sortu dute
Cristobal Balenciaga Museoak argazki-erakusketa bat izango du urtarrilaren 8ra bitartean, modaren ikusentzunezko ekoizle garrantzitsuenen piezen aukeraketa bat izango da ikusgai.
Ali Mahdavi edo Blommers & Schumm nazioarteko artisten "begirada interesgarri bat" izango da, baina baita bertako artisten moda-argazkilarien lanak ere.
Ikusentzunezkoari dagokionean, Missoni, Givenchy, Yves Saint Laurent, Valentino, Victor and Rolf, John Galliano, Stella Mccartney, edo Alexander McQueenentzat egindako lanen laburpen bat izango da ikusgai: ikusentzunezko arteak kultura garaikidean duen eragin azalarazi nahi dute.
Horrela, hilaren 17an, larunbata, bi moda desfile eta musika emanaldi bat izango dira. Desfileak Nora Izaguirre diseinatzaile gipuzkoarraren eskutik etorriko dira: Josep Font edo Martin Margiela (Hermes etxekoa) eta Marko Mitanovski diseinatzaile serbiarrarentzat egin du lan. Azken diseinatzaileak Lady Gaga, Skunk Anansie edo Sophie Elis-Bextor artistentzat egin du lan. Museoaren sarreran izango da ekitaldia 20:00etatik 22:00etara Lucrecia Dalten emanaldiarekin. Indiea eta elektronika uztartzen ditu eszenatoki gainean. Sarrera lau euroren truke eskuratu daiteke.
Getariako Cristobal Balenciaga Museoak hainbat jarduera izango ditu urtarrilaren 8ra bitartean, tartean master-classak, erakusketak eta pasarelak, 'Modatik' moda sorkuntzarako eta arte bisualen plataformaren eskutik. Sortzaile berrien lana zabaltzeko eta hausnarketarako plataforma sortzeko helburuarekin sortu duteCristobal Balenciaga Museoak argazki-erakusketa bat izango du urtarrilaren 8ra bitartean, modaren ikusentzunezko ekoizle garrantzitsuenen piezen aukeraketa bat izango da ikusgai. Ali Mahdavi edo Blommers & Schumm nazioarteko artisten "begirada interesgarri bat" izango da, baina baita bertako artisten moda-argazkilarien lanak ere. Ikusentzunezkoari dagokionean, Missoni, Givenchy, Yves Saint Laurent, Valentino, Victor and Rolf, John Galliano, Stella Mccartney, edo Alexander McQueenentzat egindako lanen laburpen bat izango da ikusgai: ikusentzunezko arteak kultura garaikidean duen eragin azalarazi nahi dute. Horrela, hilaren 17an, larunbata, bi moda desfile eta musika emanaldi bat izango dira. Desfileak Nora Izaguirre diseinatzaile gipuzkoarraren eskutik etorriko dira: Josep Font edo Martin Margiela (Hermes etxekoa) eta Marko Mitanovski diseinatzaile serbiarrarentzat egin du lan. Azken diseinatzaileak Lady Gaga, Skunk Anansie edo Sophie Elis-Bextor artistentzat egin du lan. Museoaren sarreran izango da ekitaldia 20:00etatik 22:00etara Lucrecia Dalten emanaldiarekin. Indiea eta elektronika uztartzen ditu eszenatoki gainean. Sarrera lau euroren truke eskuratu daiteke.