Itxi

kultura

Ekoizpen propioa

"Faces" filmaren egokitzapena estreinatuko du Arriagak

N. V. | EITB Media

Alex Gerediagak zuzenduko du John Vassavetesen filmean oinarritutako antzezlana. Lau emanaldi egingo dituzte, gaztelaniaz, apirilaren 8tik 11ra.

  • "Faces"

    Gaztelaniaz taularatuko dute "Faces". Argazkia: Son Aoujil.

Apirilaren 8tik 11ra, Arriaga Antzokiak bere antzerkirako ekoizpen berria estreinatuko du: “Faces”.

Alex Gerediagak egokitu eta zuzendu du gaztelaniaz antzeztuko den lana, John Cassavetesen izen bereko film ospetsuan oinarrituta.

“Galera, heldutasunaren onarpena eta, batez ere, maitasuna, haren alderdirik pesimistenean eta esplizituenean” dira filmak jorratzen zituen eta oholtzan antzeztuko diren gaiak, Bilboko antzokitik azaldu dutenez.

Felipe Loza, Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga, Txubio Fdez. de Jáuregui, Jon Ander Urresti eta Maria Urcelay dira aktoreak.

2019an “Macbeth” antzezlana zuzendu eta gero, Alex Gerediagak testuaren bertsio laburtua landu du, baina elkarrizketak fideltasunez jaso ditu.  Apirilaren 8tik 11ra egongo da emaitza ikusgai, Arriaga antzokian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura