Itxi

kultura

Urriaren 4an

Arriaga antzokiak hartuko du Max sarien gala

N. V. | EITB Media

Urriaren 4an egingo dute Espainiako Arte Eszenikoen Max sarien XXIV. gala, Bilbon, Calixto Bieio Arriagako zuzendari artistikoak zuzenduta.

  • Kulunka

    Kulunka euskal konpainia, Max sari bat jasotzen, 2018an. Argazkia; Efe.

Bilboko Arriaga antzokiak hartuko du, urriaren 4an, Espainiako Arte Eszenikoen Max sarien XXIV. edizioaren gala, SGAE Fundazioak eta Bilboko Udalak gaur iragarri dutenez.

Calixto Bieito Arriagako zuzendari artistikoak zuzenduko du antzerki eta dantza munduko profesionalak saritzeko gala, Bilbok hartuko duen hirugarren aldian.

Bieito (Miranda de Ebro, 1963) oso ibilbide luzeko sortzaile eta eszena zuzendaria da, eta denetariko lanak egin ditu azken urteetan; opera klasikoen interpretazio arriskutsu eta ikusgarriak egin izan ditu, esaterako. Arriagako lanean, “tokiko eszena sustatzea eta Arriaga Antzokiaren nazioarteko proiekzioa bultzatzea” ditu helburu. 

Max sarietan 20 atal daude, eta hiru sari berezi banatzen dituzte: Ohorezko Max Saria, pertsona baten ibilbidea azpimarratzeko; Publikoaren Max Saria; eta Max sari amateurra edo soziala, gizarte integrazioaren eta proiekzioaren aldeko proiektuak eta arte eszenikoei ekarpen bikaina egin dieten konpainia amateurrak biltzen dituena.