Itxi

kultura

Bigarren edizioa

Zinema Euskaraz: pelikula berriak, doan, eitb.com-en

I.E.

Erredakzioa

'Amerikanuak', 'Arriya', 'Izarren argia', 'Zaintzaileak' eta 'Zigortzaileak' pelikula berriak, besteak beste, izango dira ikusgai.

  • 'Amerikanuak'

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Zinema Euskaraz ekimena jarri da martxan bigarren urtez, eitb.com eta kulturklik.net-en bidez. Helburua, hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera erraztu, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatzeko aukera bultzatu, eta euskara kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatzeko asmoz.

30 lan berri daude ikusgai, besteak beste, Arriya, Izarren argia, Mystikal, Zaintzaileak, Zigortzaileak, Betizu izar artean, Ez izan beldurrik, Hondoratzea, Mundu ia perfektua, Neguko eguzki hotza, Olentzero eta subilaren lapurreta eta Torremolinos 73.

On line eta doan ikus daitezke pelikulak EITBren webgunean. Beraz, Eguberri hauetan zinemaz gozatu euskaraz eitb.com-en bidez.