kultura
Minbiziaren ondorioz
Pedro Armendariz aktore mexikarra hil da, New Yorken
Erredakzioa
Armendariz aktore eta ekoizlea Biarritzeko eta Donostiako nazioarteko zinemaldietako epaimahaikidea izan zen.
-
Pedro Armendáriz. Foto: eluniversal.com
Pedro Armendariz aktore mexikarra astelehen honetan hil da, New Yorkeko ospitale batean, minbiziak jota, Milenio telebista kateak senideen agiri bat aipatuz jakinarazi duenez. Armendarizek 71 urte zituen.
Joaquin Lopez Doriga telebista kateko aurkezlearen hitzetan, Armendarizek "muturreko minbizi hondatzailea" zuen, eta New Yorkeko Sloan Kettering ospitalean hil da.
Armendariz aktore eta ekoizlea Biarritzeko eta Donostiako nazioarteko zinemaldietako epaimahaikidea izan zen.