Itxi

kultura

Aurrera Fest

Euskalduna Jauregiak aretoak eskainiko dizkie berriz konpainia eta musikariei

N. V. | EITB Media

Aurrera Festek ikuskizunak baldintza abantailatsuetan antolatzeko aukera ematen die sustatzaileei, konpainiei eta profesionalei.

  • Euskalduna jauregia

    Bigarren aldiz egingo dute Aurrera Fest Euskalduna jauregian

Euskalduna Jauregiak Aurrera Fest jaialdia antolatuko du bigarren urtez jarraian, konpainia eta artistei espazioko gelak baldintza mesedegarrietan lagatzeko.

Kultura sektoreari laguntzeko ekimen honi esker, Euskaldunan ikuskizunak antolatzen dituzten konpainia eta sustatzaileek bildutako guztiaren % 85 jasoko dute, behin BEZa, autoreen gastua eta sarrera salmentaren kostuak kitatuta.

Iaz lehenengoz egin zuten Aurrera Fest zikloa uztailean egingo dute aurten, orduan indarrean diren neurri sanitario guztiak beteta. Talde eta konpainiek gaurtik ekainaren 2ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko.