kultura
Udako programazioa
The Jayhawks, Paco Ibañez, yoga eta zinema, udan Chillida Lekun
N. V. | EITB Media
Hernaniko museoak musika, dantza, yoga eta zinema eskainiko ditu udarako prestatu duen programazioan.
-
Chillida Lekuko udako programazioa aurkeztu dute
Chillida Leku Hernaniko museoak kontzertuak, Katapulta Tour jaialdia, zinema proiekzioak, yoga saioak eta beste jarduera batzuk hartuko ditu aire librean, ekainetik irailera.
Kontzertuei dagokienez, The Jayhawks (uztailak 8), Lina eta Raul Refree (uztailak 10), Paco Ibañez (uztailak 30) eta Xoel Lopezenak (uztailak 31) nabarmentzen dira.
Gainera, Chillida Leku Jazzaldiarekin eta Hamabostaldiarekin lankidetzan arituko da beste urte batez, eta uztailaren 15ean streamingez emango duten Dantz Point bat hartuko du. Ordutegi murrizketek ahalbidetzen badute, gainera, aire libreko zinema saioak ere egingo dituzte.
Udaren iritsiera ospatzeko, Eva Guerreroren dantza konpainiak "Gorpuztu” ikuskizuna eskainiko du, zuzeneko musikaz lagunduta. Gainera, uztailaren 24tik 26ra Katapulta Tour jaialdia egingo dute, eta bertan honako artistak arituko dira: Sara Azurza uztailaren 24an; Ramona's First Evil Boyfriend eta Martin de Marte uztailaren 25ean, eta Mugan eta Mihise uztailaren 26an.
Horrez gain, uztail eta abuztuko larunbatetan, museoko eskulturen artean yoga egin ahalko da goizeko bederatzietan, eta gero hamaiketakoa hartu Lurra kafetegian.