kultura
Videoarte
EITB Kultura 60 saioak 'Videostorias' erakusketara hurbilduko gaitu
Blanca de la Torrerekin, Eugeni Bonetekin eta Josu Rekalderekin hitz egin dugu bideoarteak azken 40 urteotan izandako bilakaera aztertzeko.
Aste honetan Artium Museoaren lankidetzaz Videostorias deritzen zen erakusketa birikusteko aukera eskeiniko dizuegu EITB Kultura 60 saioan.
Artiumeko Blanca De la Torre komisarioak antolatu zuen mostra hau azken 50 urteetan Espainiako bideosormena biraztertzeko asmoarekin. Saioan Eugeni Bonet aitzindaria ere gonbidatu dugu eta katalan aditu eta egilearekin batera Josu Rekalde EHU-UPVko Arte Ederretako irakaslea eta dekanoa izateaz gain bideoegilea da eta azken 40 urteetan arte esparru honetan gertatutakoaren lekuko aparta da. Hauxe aste honetan zuentzat jorratu dugun kronika.