Itxi

kultura

Ekainak 11-13

Kaldearte, Gasteizera bueltan

N. V. | EITB Media

Kaleko arteen Arabako hiriburuko jaialdirako 9.000 gonbidapenak ordubete baino gutxiagoan agortu ziren.

  • "Maiador"

    Igandean, "Maiador" ikuskizuna eskainiko du Cia delá Prakák Floridako parkeko kioskoan

Kaldearte Kaleko Arteen Gasteizko Nazioarteko Jaialdia Arabako hiriburura itzuliko da asteburu honetan, eta gasteiztarrek ongietorri benetan beroa eman diote, eskura jarri zizkieten 9.000 gonbidapenak ordubete baino gutxiagoan agortuta.

Kaldearteren, joan den martxotik ospatzen den kaleko arteen lehen jaialdi handiaren, hamabosgarren edizioak aire libreko ikuskizunak eskainiko ditu, aforoa mugatuta eta segurtasun neurriak ezarrita.

Guztira, 63 ikuskizun erakutsiko dituzte arte eszenikoen 33 konpainiak, horietako lau gasteiztarrak.