Itxi

kultura

Aurkezpena

Bizkaiko Foru Artxiboak ateak irekiko ditu lehen aldiz

"Egitura sendoa" du eraikinak bere iragan industrialagatik eta hainbat instituziok emandako "balio handiko materiala" du.

01:20
Bizkaiko Foru Artxiboaren altxorrak, agerian

Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatuak Bilboko Kale Handiko Foru Artxiboan izango diren bisita gidatuak aurkeztu ditu. "Jatorrizko dokumentuek egiten duten ibilbidea" ezagutarazi nahi dute, "heltzen denetik, gorde edo erakusten denera arte". 

Horrela, Foru Artxiboak lehen aldiz (duela 22 urte sortu zenetik) erakutsiko du zein ibilbide egiten duten dokumentuek, bertara heltzen direnetik gordetzen direnera arte. Horrelako instalazioetan behar-beharrezkoak dira segurtasun neurriak, izan ere, ondare "kalkula ezina" gordetzen da bertan. Asteartean hasiko dira bisitak eta gutxi batzuk sartu ahal izango dira bakarrik.

Foru Artxiboko dokumentuek 20 kilometro neurtzen dute elkarren atzetik eta Estatuko katalogazio maila handienetarikoa du. "Egitura sendoa" du eraikinak bere iragan industrialagatik eta hainbat instituziok emandako "balio handiko materiala" du. Metro karratuko 5.000 kilo jasaten ditu.