Itxi

kultura

Azoka gastronomikoa

Martin Berasategik dizipuluak goraipatu ditu Madrid Fusionen

Chef donostiarrarekin ikasitako askorek omenaldia egin diote Madrilgo azoka gastronomikoan.

01:09
Berasateguik bere ikasleen omenaldia jaso du, Madrilen

Martin Berasategi chef donostiarrari omenaldia egin diote gaur Madrid Fusion azoka gastronomikoaren X. edizioaren lehen jardunaldian. Asko hunkitu da eta bere ikasle izan zirenak orain Espainian zein nazioartean erreferente bihurtutako sukaldariak direla goraipatu du.

Egun "ahaztezina" izan omen da Berasategirentzat eta bere ikasleak "indartsuak, gogotsuak, benetakoak eta oso profesionalak" direla gaineratu du. "Errespetu eta mirespen handia zor diet: egun hau betiko izango da nire bihotzean eta buruan", azaldu du.

Eneko Atxa, David de Jorge, Dani García, Pepe Rodríguez Rey, Andoni Luis Aduriz, Rodrigo de la Calle, Josean Alija, Iñigo Lavado, Antonio Sáez, Erlantz Gorostiza eta Diego Guerrero dira, besteak beste, omenaldian parte hartu duten sukaldariak.