Itxi

kultura

Folklorea

Irlanda, Peru, Polonia eta Senegaleko taldeak, Portugaleteko folklore jaialdian

N. V. | EITB Media

Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia uztailaren 19tik 22ra egingo dute. Lehen jardunaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.

  • Poloniako folklore taldea

    Poloniako folklore taldea hilaren 20an izango da Portugaleten

Irlanda, Peru, Polonia eta Senegaleko taldeak arituko dira Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 46. edizioan uztailaren 19tik 22ra, iaz pandemiaren ondorioz bertan behera gelditu eta gero. 

Elai Alai kultura elkarteak antolatzen duen jaialdia Kanilla pasealekuan egingo dute, koronabirusaren aurreko osasun neurriak betetze aldera "aforoa nabarmen murriztuta", antolatzaileek ohar batean jakinarazi dutenez.

Jaialdia hilaren 19an hasiko da, 21:30ean, Elai Alaik eta aurtengo ediziora gonbidatutako talde guztiek eskainiko duten ikuskizunarekin. eitb.eus-en, zuzenean ikusi ahalko da.

Hilaren 20an Irlanda eta Peruko taldeak arituko dira: hilaren 21ean, Polonia eta Senegalekoak; eta Elai Alai taldeak itxiko du jaialdia, hilaren 22an.

Gainera, Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko dute taldeak Getxo, Galdakao, Alonsotegi, Elgoibar eta Sopelan ere arituko direla.