Itxi

kultura

Don Celesen sortzailea

Luis del Olmo bilbotar ilustratzailea zendu da

N. V. | EITB Media

Bilbotar kazetari eta marrazkilariak Don Celes pertsonaia sortu zuen. 99 urte zituela hil da, "El Correo" egunkariak iragarri duenez.

  • "Olmo" marrazkilaria

    "Olmo" marrazkilaria, ETBko bideo batetik hartutako irudian, 2010ean

Luis del Olmo Alonso "Olmo" bilbotar kazetari eta marrazkigilea, Don Celes pertsonaia ospetsuaren sortzailea, hil da, 99 urte zituela, "El Correo" egunkariak, bere lanak argitaratzen zituen kazetak, iragarri duenez.

Besteak beste, Don Celes pertsonaia zorigaiztokoaren istorioak sortu zituen Olmok 1945etik gaur egun arte, "La Gaceta del Norte"n lehenengo eta "El Correo"n gero.

2012an, Bilbotar Ospetsuen Saria eman zioten.