Itxi

kultura

Bertsolaritza

Abian da Xilaba, Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketa

I. G. | EITB MEDIA

Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta Makean eman zaio hasiera lehenengo kanporaketari.

1:27
Makea, gaur.

Larunbat honetan, hilak 18, jarri da abian Xilaba, Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketa. Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta Makean eman zaio hasiera lehenengo kanporaketari.

Bertan Karlos Aizpurua Etxarte, Mizel Mateo, Irati Alcantarilla, Gillen Hiribarren, Oier Urreizti eta Maddi Ane Txoperena Iribarren bertsolariak neurtuko dira. Saioa 17:00etan hasi da, eta sarrerak Makeako Herriko Gelan bertan eskuratu daitezke.