Itxi

2021/10/15

19:23

kultura

Eslovakian

Elena Odriozola donostiarrak irabazi du Bratislavako Ilustrazio Biurtekoaren sari nagusia

E. L. | EiTB Media

Euskal ilustratzaile batek sari hau eskuratzen duen lehen aldia da, eta 'Etxean barrena' liburuan egindako lanagatik eman diote.

  • 'Etxean barrena' liburuko ilustrazioak. Argazkia: Galtzagorri Elkartea

    'Etxean barrena' liburuko ilustrazioak. Argazkia: Galtzagorri Elkartea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak irabazi du Bratislavako (Eslovakia) Ilustrazio Biurtekoaren sari nagusia: Grand Prixa. Etxean barrena libururako egindako ilustrazioengatik izan da saritua Odriozola. Euskal ilustratzaile batek sari hau eskuratzen duen lehen aldia da, Galtzagorri Elkarteak ohar batean azpimarratu duenez.

Sari Nagusia mundu mailan haur liburu ilustratuei ematen zaien sari ospetsuenetariko eta zaharrenetarikoa da eta Bratislavako Ilustrazio Biurtekoaren baitan ematen da bi urtez behin.

Bratislavako Biurtekoa haurrentzako eta gazteentzako liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa entzutetsua da eta Eslovakiako Errepublikako Kultura Ministerioak, Unescoren Eslovakiako Batzordeak eta Haurrentzako Nazioarteko Arte Etxeak antolatzen dute.

Ediciones Modernas el Embudo argitaletxe sortu berriaren lehendabiziko alea izan zen Gustavo Puerta Leisse eta Elena Odriozolak elkarlanean sorturiko Sentimientos encontrados (2019). Kaleratu eta berehala Juan Kruz Igerabideren itzulpenari esker Etxean barrena izenburuarekin euskaraz Denonartean-ek argitaratua.

Hamar urte pasatu zituzten bi egileek liburu hau ontzen. Bertan, liburuan agertzen diren zazpi pertsonaiekin jolasten duen bitartean, irakurlea zer sentitzen ari den pentsatzera eramango duen hausnarketa ilustratu bat egiten dute egileek. Horretarako, testu filosofiko klasikoak hartzen dituzte oinarri eta irudi bidez familia baten eguneroko gertaerak kontatzen dira.

Bratislavako Biurtekoaren epaimahaiko kideek liburu honen izaera esperimentala nabarmendu dute, irakurketa mota ezberdinak baimentzen dituena.

Ilustración del libro 'Sentimientos encontrados'. Foto: Galtzagorri Elkartea

'Etxean barrena' liburuko ilustrazio bat. Argazkia: Galtzagorri Elkartea

Ilustración del libro 'Sentimientos encontrados'. Foto: Galtzagorri Elkartea

'Etxean barrena' liburuko beste ilustrazio bat. Argazkia: Galtzagorri Elkartea

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;