Itxi

kultura

Errekorra

7 orduz inoiz egin den gitarra solorik luzeena egiteko

18 urteko musikari batek inoiz jo duten gitarra solo luzeena egin du Vigoko Arte Garaikideko Museoan, 'Presencia activa' performancearen baitan.

  • Gabriel Dominguez, inoiz jo duten solorik luzeena egiten. Argazkia: EFE

    Gabriel Dominguez, inoiz jo duten solorik luzeena egiten. Argazkia: EFE

18 urteko Gabriel Dominguez musikariak inoiz jo duten gitarra solorik luzeena egin du Vigoko Arte Garaikideko Museoan (MARCO), Thom Kubli artistaren marka gaindituz. 7 ordu, 10 minutu eta sei segundu izan da gitarra astintzen.

"Record Attempt" izeneko ekimena "Presencia activa" erakusketako performanceetako bat da. Vigoko museoan Kublik 7 orduz, 5 minutuz eta lau segunduz jotzen irautea lortu zuen.

Notario bat eta lekuko bat izan dira ekitaldia ikuskatzen izan dira arratsaldeko bostak arte eta Vigoko musikariak gauean amaitu du soloa. Senideak izan omen ditu alboan, batzuk Marokotik eta Frantziatik etorriak, MARCOko iturriek jakinarazi dutenez.