Itxi

kultura

Naipes Comas

Karta-sorten erakusketa, ikusgai Gasteizen

Erakustaldian, Naipes Comas enpresak bere historian zehar egin dituen karta-sortak, bilgarriak eta matrize xilografikoak egongo dira ikusgai uztailera bitarte.

Iciar Lamarain Arabako Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak inauguratu du erakusketa, Bibat Museoan. Ehunka urteko industria da kartena, eta, oraingoan, Pedro Comas kataluniarrak sortutako enpresarenak, Naipes Comasenak, jarri dituzte ikusgai.

Erakustaldia, Naipes Comas enpresak bere historian zehar egin dituen karta-sorten, bilgarrien eta matrize xilografikoen bildumak egongo dira ikusgai, uztailera bitarte. Founrnier Karta Museoak 2011n eskuratu zituen gai horiek.

Museoak, besteak beste, Naipes Comas enpresaren, karta sorta, bilgarri, tinbre, erakusgai eta paper-orri asko gorde ditu. Enpresaren garapen industriala eta artistikoa ulertzen laguntzen du bildumak.