Itxi

2022/01/13

12:00

kultura

Antzerkia

"Semea pixka bat motelago dabil soilik" estreinatuko du Tanttakak

N. V. | EITB Media

Urtarrilaren 14an taularatuko dute Ivor Martinicek idatzitako lana lehen aldiz, Bilboko Arriagan, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean.

1:20
Antzezlana
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tanttaka antzerki konpainiak ekoizpen berria estreinatuko du asteburu honetan Bilbon, Arriaga antzokian, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Semea pixka bat motelago dabil soilik euskarazko bertsioa bihar, urtarrilak 14, estreinatuko da, ostiralarekin. Mi hijo sólo camina un poco más lento gaztelaniazkoa larunbatean estreinatuko da, eta igandean, urtarrilak 16, bigarren emanaldia egongo da.

Ivor Martinic egile kroaziarraren obrak hainbat sari jaso ditu, eta Tanttakaren bertsioan Fernando Bernuesek zuzentzen du aktore hauen taldea: Miren Arrieta, Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernández, Ander Iruretagoiena, Xabi "Jabato" López, María Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz eta Dorleta Urretabizkaia.

Konpainiak istorioari buruz azaldu duenez, "Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan: bere baitako deabruen aurka borrokatzen da Branko gaixotasun bat duen semea zaintzen duen bitartean".

"Brankoren 25. urtebetetzeko festan, denetariko gaiak aterako dira hizpidera: oroimena, familia, denboraren iragaitea, ezberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, zoramena, gaixotasuna… Bizitza".

Sarrerak 10 eta 21 euro bitartean daude salgai, antzokiko txarteldegian eta webgunean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;