kultura
Laguntzak
800.000 euro banatuko ditu Etxeparek kultura kanpoan zabaltzeko
Aurrekontuaren %30a izango da. Aurrerantzean eskabideak bi epetan aurkeztu ahal izango dira.
-
Aizpea Goenaga. Argazkia: Anitzele
Kultura kanpoan zabaltzeko dirulaguntza deialdi berrituak argitaratu ditu Etxepare Euskal Institutuak Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean. Aurrerantzean eskabideak bi epetan aurkeztu ahal izango dira, lehen epea gaurtik apirilaren 30a arte eta bigarren epea, uztailaren 16tik irailaren 14 arte.
2010. urtera arte Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak kudeatu zituen kultura kanpoan zabaltzeko dirulaguntzak. Iaz Etxepare Instituak honen ardura hartu zuenean deialdiak bere horretan mantendu zituen baina hauek berrikusi behar zirela erabaki zutela jakinarazi du Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak.
Aldaketaren ondorioz, laguntzak nagusiki bitan banatu dira: Arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura euskeraren eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru laguntza deialdia egin da, eta bestetik, euskararen eremu geografikotik kanpo, 2012. Urtean eta merkatu izaererekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan, parte hartzeko diru-laguntza deialdia.
Musika modalitatean bada beste atal berri bat, kontzertu bereziena, euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa izan dezakeen jaialdi, azoka edo gertakizun batean aritzeko. Kontzertu hauetarako diru laguntzak eskatzeko epea beste bat da, ekainaren 8ra arte, hain zuzen ere.
Gaur argitara eman diren deialdi hauetan 519.000 euroko dotazioa dago guztira. Etxepare Instituarentzat orain garrantzitsuena da laguntza hauek ezagutzera ematea. Guztira 800.000 euro inguru banatuko ditu aurten diru-laguntzetan Etxepare Euskal Institutuak, bere aurrekontuaren %30a.